lunes, 12 de noviembre de 2018

Erlijio gertaerari buruzko txostena, 2018ko urtean.


“Foro Erelgune”tik gaur egun eztabaidan dagoen auziarekin erlazionaturik dagoenari begira txosten hau aurkezten dizuegu:
https://drive.google.com/open?id=1xYAKd_c31FC3B2dP8_aLPe3jcY9ChNgp
1.      Erlijioaren gertaerak duen garrantzia pertsonaren, gizartearen eta kulturaren eraikuntzan.
2.      Analfabetismo erlijiosoaren gorakada eta bere ondorioak.
3.      Gaurko gizartearen balore falta edo erlatisbismo morala.
4.      Hezkuntza integralaren ildotik, Erlijioaren Irakasgaiaren ekarpenak  eskolan.



1-     Erlijioaren gertaerak duen garrantzia pertsonaren, gizartearen eta kulturaren eraikuntzan.
Erlijioa expresio kultural bat da. Sei mila miloi persona gutxigora behera erlijiio batengan sinesdun agertzen dute bere burua, nahiz eta atxekimendu  maila anitza izan. Antropologia kulturalak gizakiaren ezaugarriak ikertzen dituenean, hizkuntza, portaera espresioak, arauak, kudeaketa, cultura eta erlijio sistemekin … topo egiten du
Pertsona bat talde erlijioso patetan sartzen denean, gizartearen barruan, berarekin  identifikatzen uzten dion,  bere tokia aurkitzen du, era batean edo bestean, eguneroko bizitzan eragina duen ekintzekin zerikusia duen munduan egoteko era bat.
Erlijioak ikur eta sinbola asko ditu herri baten izaera eta kalitatea isladatzen dutenak, bere moral eta estetika erak, kosmobisioa, errealitatea nabaritzekoa eta gauzen ordena ulrtzekoa.
Pertsona bakoitzaren karakterra nahiz eta beti kontserbatu, erlijioen edo erlijioaren funtsiotik ezin dugu kendu hirritartasuna erakitzea, ze, cultura eta politikoarekin batera eraikitzen eta bereraikitzen dute gizartea definitzen duen gunea.
Erlijio gertaera gizarteratzeko bide bat da. Etika –unibertsala- eta konzientzi morala, erlijio bakoitzarena, hiritartasunaren formakuntzaren elementu osagarriak dira.
Ez da baikorra erlijioa hirartasunaren eraikuntzanren sistema guztietan  parte hartzen duen elementu bat bezala kontutan ez izatea eta Estatua eta bera osatzen duten instituzioekin erlazioa bat izatetik  baztertzea.

Batzuetan gatazka “erlijiosak” deiturikoak gertatzen dira, ez garenak kapazak mozorroa kentzeko erlijiaro buruz daukagun ezgakintazun orokarra medio delarik, Ezjakintasun horrengatik, ez dakigu nola esan argitasunez Jaikoaren izenean erahiltzen dutenak direla  gutxien errepresentatzen gaituztena, konkretuki erlijioek duten jatorrena eta etika unibertsalarekin bat egiten duena, ez hiltzearena.

2-     Analfabetismo erlijiosoaren gorakada eta bere ondorioak.

Ensteinen hitzetan: “Zientzia erlijiorik gabe erren dago eta erlijioa zientziarik gabe itsu”.
Argi dago gure gizartean erlijioari buruzko ezjakintasuna goraka doala, eta ez bakarrik arte historiaren irakaslegoak uste duelako errelatu biblikoak eta mitología klasikoa ezagut ezkero artearen historiako oinarrizko margo jakin batzuk interprtatzeko aukera gehiago daudela. Nahiz eta egoera hau haundetzen dutenak egon badauden, izan daiteke egoerak ez izatea hainbesteko garrantzia. Ezjakintasun erlijiosoak bakarrik  margo bat interpretatzen ez dakigunean kexkatzen gaitu, gaur egun interpretazio horri bat bateko erantzuna emateko aukera dagoenean edozein medio digital poltsikoan dugunean?
Garrantzitsuena ezjakintasun erlijiosoari begira oinarrizko bi aspektu ditu, eta barnean prejuizioak dira: erlijioa zientziaren aurka dago, Jesusen Jainkoa ez da seme galduarena, Ala ez da errukiarena eta jerarkia erlijiosoak bere jainkoaren izenean hil dute,…. Ez dago zalantzarik laicista militante zati bat, ez laikoa, harresi hauek mantentzen laguntzen duela eta baita ere, batzuetan, erlijioso instatantzia batuzk laguntzen dutela aldaketak ez emateko. Horregatik, eskola laicista eredu batean ere erlijioen ezagupenak tokia izan behar dute eremu kultural eta zibikoetatik, eremu guztietan konpetentea izan nahi badu eskolak behintzat.
Gaur egun mundo osoan kexka handia dago fundamentalismo erlijioso bati lotuta, biolentza erabiltzen duena bere jainkoaren izenean eta giza eskubide jakin batzuei  erasotzea justifikatzen duena testu jakin batzuk,  Bibliakoak edo Koranekoak, hitzez hitz  interpretatuz.
Oinarrizko arazoa ikaslegoak erlijio ereduei buruzko formakuntzarik ez izatean datza. Ikaslegoak, Kazetariak eta dibulgatzaileak ere, katedra ezartzeko moduan hitz egiten dute arazo hauei buruz. Honek adierazten digu gure gizartean dagoen ezjakintasun erlijiosoa. Hau da, unibertsitateetan eta eskoletan gertaera erlijiosoa ikastea onuragarria delako egoera berbideratu behar dela. “Zientzia erlijiorik gabe erren dago eta erlijioa zientziarik gabe itsu”.
Badaude ezjakintasun erlijiosoa balore falta edo erlatibismo moralaren atzen dagoela diotenak, baina ezin ditugu banandu baloreen ausentzia eta gure gizarteko etika falta. Eskutik doaz.

3-     Gaurko gizartearen balore falta edo erlatisbismo morala.
Norberaren gizarteratze solidarioa eta subjetuaren eraikuntzarako beharrezkoak diren ildo moralen deuseztapen bat dagoena esan daiteke gure XXI. Mende honetan? Kulturak idealak proposatzen ditu, printzipioak, baloreak eta helburuak eremu politiko eta ekonomiko, eta historiako momentu jakin batentzako. Printzipio eta balore multzo hanek gizakiongan era sakon batetan sartzen da, ez kanpo eraginez baizik subeju berberareb izaeraren berezkoa baizik. Ildo moralak, etikaren indarra, pentsaezinak dira cultura jakin baten proposamenik gabe, zer subjetuen arteko lotura eta erlazioak ordenatzen dituzten arauak dira eta  gizarte konkretu baten ereduarenganako adaptazioa errazten dutenak.
Egun, kapitalismo neoliberalak, gehien bat konpetitiboa, erlijioak baztertzen ditu kode moral alternatiboak eman gabe, larruazaleko moraleko, praktika erabiltzaileko moral inpostatua  ezarriz, asertibitatea, konpetitibotasuna, egoismoa, indibidualismoa, gehinahia, arrakasta eta denborra laburrezkoaberastasunak aldeketarako balioak izanik aldaketarako onartuak.
Gaur egungo gizarte individualista, heodonikoa, narcisista eta erabiltzaileak sortzen ari den gizabanakakoak  halako izaeraren arintasunarekin, non izan dezakete hiritar  zintzoak zinikoki eta bide batez ekintza inmoral eta baita ere ilegaletan erori errudun sentitzeko beharrik gabe eta inolako egonezinik izan gabe, Lipovetsky dioenez. Honek, gaur egungo gizakiarengan hutsune handi bat sortzen du.
Gizarteak hezkuntza sistemaren eta komunikabideen bitartez  errealitate honi erantzuna eman behar dio.

4-     Hezkuntza integralaren ildotik, Erlijioaren Irakasgaiaren ekarpenak  eskolan.

Estatu demokratiko eta anitza eraiketzerakoan, oinarrizko bezala agertu behar dira berdintasun eta askatasun erlijioso eskubideak, eta erlijio ezberdinen ezagutzaren formakuntza bere gizasemeentzako.
Europan, gai honi aurre egiteko sistema ezberdinak daude, baina  Ingalaterran jarriko ditugu begiak. Herrialde honetan beharrezkoa ikusten da hezkuntzak  eremu  espirituala, morala, kulturala, mentala eta fisikoa hedatu behar dituela bere ikasleetan bai eskolatik eta bai gizartetik.
Lerro hau indartua izan da Howard Gardnerrek inteligentzia anitzak kontzeptua balorean jarri zuenean. Ukatu egin zuen inteligentzia trebetasun kognitiboetara bakarrik laburtzea: momorizazioa, analisia, erlazioa, arazoen konponbide edo informazioaren kudeaketa bakarrik. Kontextu honetan, sartu behar da krisian  bakarrik erlijioaren irakaskutza doktrinalarena. Inteligentzia anitzaren eredu berri honek: pertsonatartekotasuna, barnekotasuna, logiko-matematikoa, hizkuntzarena, espaziala, gorputzarena, musikala eta baita askenengoa, naturalista. 1999. Urtean bere liburua: inteligentzi Erreformulatuan, bederatzigarren inteligentziaren existentzia dagoela antzematen digu, espiritual aedo existentzia izenekoa.  Hau persona batzuengan agertzen da eta azken errealitateak, heriotza, bizitza eta zentzuari buruzko galdelak egin eta baliostatzeko gaitasunarengatik nabaritzen ditugu. Baina, Gadnerrek ez du bere eruduan sartzen, berpizten ari diren Estatu Batuetako eremu zientifikoetan integrismo erligiosoek  nola erabiliko dutenaren kexkarekin edo. Ikerketan jarraitzen dute ala ere.
Ikerketan jarraitzen duten eta Carmen Pellicer-en iritziz inteligentzia espiritualean zortzi ezaugarri agertzen dira: malgutasuna izateko gaitasuna; Barnerakuntza eta norbere ezagutzan maila handia; mina eta saminari aurre egiteko eta haratago eramateko gaitasuna; sufrimenduarekin ikastekoa; bisio eta bolareetan inspiratzeko; gauzen arteko erlazioak ikusteko tendentzia: hosistikoak izateko; besteei mina eragiteko ukapena; norberaren ekintzak kuestionatzeko eta oinarrizko erantzuanak izateko nahia; konbentzioen aurrean norberaren ideiekin koherenteak izateko gaitasuna, momentukoak eta eremu honetan askeak izanik.
Ikerketa honen ondorioz, Hezkuntzaren azken helbur integralak ezin du Hezkuntzaren sistematik ez hezkuntza legeetatik at utzi konpetentzi espiritualaren hedapena eta lantzea.
Carlos Garcia de Andoin.en ikuspuntuarekin ados gaude, nork esaten digun azken hamarkadan Espainaian eman diren hezkuntza eztabaidek erlijioaren hezkuntza Hezkuntzaren Legean akordio azberdikin erlazionatuta dagoen nazioarteko agiduekin lotu dutela. Kontua ez da alordio hoien aurka joatea, baina nai pentsatu eta onartu zen den tokia eta ikuspuntua erlijioen irakaspenarena hezkuntza sisteman gizarte demokratiko batean, paradigma pedagogiko berriak kontutan izanik.
Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Aldarrikapenak hezkuntzaren helburu bezala hau jartzen dute: “giza nortasunaren hedapen osoa”. Artikulu honekina ados Finlandian edo Erresuma Batuan bezala, dimentsio espirituala eta erligiosoa, etika bezala, giza nortasunaren hedapen osoan sartzeak dira eta horregatik, hezkuntzaren beharrezko helbururak, ez bakarrik konfesionalean, baita ere publikan.
Europan, hezkuntzako edozein ereduan, irakasgaia bermatzen da eta kontzientzia askatasuna errespetatzen da. Horretarako kurrikulumean sartzen da eta  erlijioaren ikasketak hezkuntzako gaiak, eredu multikonfesionalak dira gehien bat, eta erlijioaren irakaskuntza beste irakaskuntzak bezala sartzen da hezkuntza buruzagien zuzendarita eta ikuskapenaren menpe.

HORREGATIK…

Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza eredu baten ezartzearen nagusitasuna eusopa mailan, aukera da, konpetentzia espiritualaren sartzearen erreibinkapenarekin, innobatu, hitarren eskaera berriekin ados, erlijioaren irakasgai zaharra.
Horrela bada, getoa egiteko arriskua duen defentsan  atrintxeratu beharrean edo lazismo baztertzaile eta probatizatzailearen ikurra astindu beharren, ordua da era proaktiboan jartzea, aintzinako gerrak utzi eta eskoan duen tokiarei buruzko itun berrirantz ibiltzea irakasgai akonfesionala, non izaera kultural eta zibikoa sartzen diren.
Itun bat nolako bidean da posible? Erlijioaren irakaskuntzren normalizazioan, orientsio kulturala eta ez doktrinala, onartuz hezkuntza agintedunak bere lana kontu honetan.


FORO ERELGUNE
erelgune@yahoo.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario