Maiatzaren 21ean aldizkarietan agertutako artikuluari
buruz, non azaltzen den organizazio batzuk informazio kanpaina bat egiten ari diren
batxilergoko ikasleriaren gurasoei seme-alabak ez matrikulatzeko erlijio
irakasgaian, Erelgunetik hau adierazi nahi dugu:
Zer nolako hezkuntza mota aukeratzeko eskubidea gurasoena
edo tutoreena dela, edo kasuen arabera, ikasle bakoitzarena. Beraz, abisuak,
aholkuak edo organizazio horiek egiten dutena, ez da bidezkoa, ez delako beraien
funtzioa eta adierazten ematen dutelako
eskubide horien azken erantzuleek ez dutela irizpiderik bere kabuz aukera hori
egiteko...
Eusko Jaurlaritzari doakio Hezkuntzaren aurrekontua
kudeatzea. Hezkuntza Departamentuak Erlijio irakasgaia edo Aukerakoa kendu ezkero, aurreratuko ziren, esaten duten
2 miloi euroak ez dira ez, beraien kontua. Gure iritziz, diru hori, horrenbeste
bada, ondo erabilita dago, bai, ondo erabilita; lehenengoz, Erlijio
irakasgaiaren edukiengatik eta bigarrenez, horrela legea betetzen delako. Horietariko
organizazio batzuk nahi izan ezkero Administraziotik ematen zaien diruari uko
egiteko aukera dute, “informazio” kanpaina horietan erabiltzeko izan beharrean.
Akuera hori egiteko badira bere buruaren jabe.
Hiru
organizazioak adierazten dute “errespetu gorena pertsona guztien erlijio
kreentziei baina aldi berean erlijio eskola curriculum-etik kentzea exijitzen
dute”. Begira, puntualizazio bat egiten nahiko genuke: Ez dugu behar kreentziei
errespeturik. Kreentziak, iritziak bezala, eztabaidatuak, kontrakoak, konpartituak
… izan daitezke. Zuei eskatzen dizueguna da Erlijio irakasgaia aukeratzen duten
hiritarrei errespetua adieraztea eta irakasgai hau beste irakasgaien
baldintzekin parekatua egotea da (Europako herrialde gehiengoan bezala). Baita
ere, zuek duzuen Hezkuntza ikuspegia ez dugunoi, merezi dugun errespetua izatea
eta errespetatzea, noski, gure kreentziek eta gure iritziek dakarten aukerak.
Hau da, pertsona eta hiritar bezala errespetatzea, estatu demokratikoetan
hiritar bezala dugun eskubidea.
Errespetu honek gutxienez bi gauza ditu: A) Fede onez
egitea, eta B) Legea betetzea. Baieztapen batzuk, esaterako (1) “kreentzien
arabera ikasleria banatzen dela” edo, (2) erlijio irakasleria “gaitu” egiten
dela beste irakasgai batzuk emateko”, edo (3) iruzurren bidez dozientzian
daudela antzematea, ez dira horren
irudi.
(1)
Erlijioa edo Aukerakoa ematea ez da ikasleriaren
kreentziaren arabera, egin duten aukeraren arabera doa. Begira, Erlijio
irakasgaian badaude ikasleria sinestuna, agnostikoa eta ateoa eta egoera hau
normaltasunez bizitzen da, elkarbizitza, aniztasunetik hartuta erlijio
gertaeraren irakaskuntza errazten du eta bizitza eta jakintasunean egiten diren
ekarpenekin denok aberasten gara.
(2)
irakasleei beste irakasgai batzuk ematea uzten zaie,
baina urteak eman ondoren era injustu batean, horretarako gaitu-eza izaten.
Berdin gertatu zen Latineko irakasleriak Hizkuntza Espainola emateko edo Matematikakoak
Informatika emateko. Habilitazioak eta afinak irakasleria guztientzako dira.
Beraz, baita ere Erlijio irakasleriarentzat. Administrazioak giza errekurtsoak
optimizatu behar ditu.
(3)
Erlijio Irakasleriaren baldintzak legalak dira eta beste irakasleriaren
lan egoerak bezalakoak (funtzionarioak, interinoak, ordezkatzaileak, …) Talde
bakoitzak “bere bidea” egin du. Erlijio irakasleriak adjudikazio publikoen
bitartez: Eusko Jaurlaritzen zerrendetatik, non kolektibo honek baremazioak
dituen, antzinekotasuna eta akademikoki duen formakuntza irizpide direlarik.
B) Legeari errespetua dela eta, pare bat gauza. Bat,
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zuzendarientzat eta Hezkuntza
Departamentuarentzat. Gogora dezagun Erlijio Irakaskuntzak eskola publikoan,
zalantzarik gabe, lege oinarriak dituela eta legeztatuta dagoela Estatuaren
laikotasunean ere. Ez dugu Europara begiratzea baizik hau ikusteko: Erlijioa europar
eskola publikoan dago. Eta Batxilergoan Erlijio eta Aukerakoa ematea onartuta
dago artikulu berberean Goi mailako Tribunalaren sententzia batean ere.
Erlijioaren egoera legala kontutan izanik, Erelgunetik,
Administrazio publikoak ordaintzen eta kontratatuta dauden funtzionario,
langileek, era berezian publikako sarearen Lehen eta Bigaren Hezkuntzako
zuzendariek, bete dezatela puntuz puntu eskatzen dugu. Legea, beraien soldatari
eskubidea ematen duen berbera betetzea. Zeren ez betetzeak salaketa legala
ekartzen du. Batxilergoko irakasleriari utzi Erlijio edo Aukerakoa era librean
aukeratzen.
Eusko Jaurlaritzako Departamenduari bere legeak eta zuzenbide
antolamendua bermatzea eskatzen diogu.
FORO ERELGUNE
erelgune@yahoo.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario