miércoles, 1 de febrero de 2012

Guraso elkarteari matrikulazioa


 

EHIGEk bere azken aldizkarian familiei Erlijio irakasgaian bere seme alabak ez matrikulatzera bideratzen duen artikulu bat publikatu du. Artikulu horretan Erlijio irakasgairekin hartuta dauden orduak irakasgai zailentzako errefortzua izateko erabili daitezkeela baieztatzen du, matematikarako, lenguaiarako edo euskararako adibidez.

Ez dugu sinesten ordu beterekin  astean  asko egin denik. Irakasgai bat zaila bada, zerbait ondo ez delako egiten izango da. Beste arrazoi batzuk, ulertzeko zailtasunak, mekanikoki azaltzea edo hala nolako testuetan oinarrituta bai, baina ez denbora faltarengatik .

Ez da kontutan hartu gertaera garrantzitsu bat, Erlijio irakasgaia kendu ezkero, ikaslegoari giza historiaren motorra den alde garrantzitsua ezagutzeko aukera kentzen zaiola. Hori ez zaie axola. Erlijioaren aurka borrokatzea era agerian da garrantzitsuena.

EHIGEren jarrerak familien eskubideak baztertzen ditu: hau da, bere seme alabentzat osotasuneko heziketa aukeratzea eta gaur egun indarrean dagoen legeria urratzen du, Alternatiban ezin delako curriculum-aren errefortzurik eman, hori Erlijioa aukeratu duten familiarekiko diskriminizazioa delako, oinarrizko irakasgai maila du eta. Nahiz eta inor matrikulatu ez Erlijioan, ezin da Alternatiban errefortzu curricularra eman, aukera ezera bultzatzen dituelako etorkizuneko familiak zeren bere seme alabak matrikulatzean oinarrizko bi irakasgaien artean aukera egin behar dutelako eta hori legez kanpokoa da.

Ikastetxeek ezin dute legearen aurka jokatu, gure gizarteak arau eta hezkuntza lege batzuk egin ditu eta horietan pertsonaren dimentsio guztiak hezitzeko osotasuneko hezkuntza baten alde egiteko aukera ematen dute. Erlijio Irakaskuntzak ikasleriari bizi den gizartea era orokor batean ulertzeko gaitasunak eta ahalmena eskuratzea bermatzen die.

Errespetua eskatzen dugu; eskola publikoa denona eta denontzat baita. Ez dugu nahi gure seme alabentzat osoko heziketa izateko gure eskubideen  erabilerari uko egitera behartuta izaterik.

Osoko heziketa baten aldeko gure agiria eransten dugu. Era baikor batean ikastetxe publikoarenganako errespetutik eta tolerantziatik apustua egiten duten familia guztiak behar ditugu: gizarte anitz osoaren eta baita ere Euskal eskola publiko integratzaile non pertsonen dimentsio guztien heziketaren alde dauden familia guztiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario