jueves, 6 de junio de 2013

Sarean, BIHE eta EHIGEri erantzuna




Maiatzaren 21ean aldizkarietan agertutako artikuluari buruz, non azaltzen den organizazio batzuk informazio kanpaina bat egiten ari diren batxilergoko ikasleriaren gurasoei seme-alabak ez matrikulatzeko erlijio irakasgaian, Erelgunetik hau adierazi nahi dugu:

Zer nolako hezkuntza mota aukeratzeko eskubidea gurasoena edo tutoreena dela, edo kasuen arabera, ikasle bakoitzarena. Beraz, abisuak, aholkuak edo organizazio horiek egiten dutena, ez da bidezkoa, ez delako beraien funtzioa eta  adierazten ematen dutelako eskubide horien azken erantzuleek ez dutela irizpiderik bere kabuz aukera hori egiteko...

Eusko Jaurlaritzari doakio Hezkuntzaren aurrekontua kudeatzea. Hezkuntza Departamentuak Erlijio irakasgaia edo Aukerakoa  kendu ezkero, aurreratuko ziren, esaten duten 2 miloi euroak ez dira ez, beraien kontua. Gure iritziz, diru hori, horrenbeste bada, ondo erabilita dago, bai, ondo erabilita; lehenengoz, Erlijio irakasgaiaren edukiengatik eta bigarrenez, horrela legea betetzen delako. Horietariko organizazio batzuk nahi izan ezkero Administraziotik ematen zaien diruari uko egiteko aukera dute, “informazio” kanpaina horietan erabiltzeko izan beharrean. Akuera hori egiteko badira bere buruaren jabe.
  Hiru organizazioak adierazten dute “errespetu gorena pertsona guztien erlijio kreentziei baina aldi berean erlijio eskola curriculum-etik kentzea exijitzen dute”. Begira, puntualizazio bat egiten nahiko genuke: Ez dugu behar kreentziei errespeturik. Kreentziak, iritziak bezala, eztabaidatuak, kontrakoak, konpartituak … izan daitezke. Zuei eskatzen dizueguna da Erlijio irakasgaia aukeratzen duten hiritarrei errespetua adieraztea eta irakasgai hau beste irakasgaien baldintzekin parekatua egotea da (Europako herrialde gehiengoan bezala). Baita ere, zuek duzuen Hezkuntza ikuspegia ez dugunoi, merezi dugun errespetua izatea eta errespetatzea, noski, gure kreentziek eta gure iritziek dakarten aukerak. Hau da, pertsona eta hiritar bezala errespetatzea, estatu demokratikoetan hiritar bezala dugun eskubidea.
Errespetu honek gutxienez bi gauza ditu: A) Fede onez egitea, eta B) Legea betetzea. Baieztapen batzuk, esaterako (1) “kreentzien arabera ikasleria banatzen dela” edo, (2) erlijio irakasleria “gaitu” egiten dela beste irakasgai batzuk emateko”, edo (3) iruzurren bidez dozientzian daudela antzematea, ez dira  horren irudi.
(1)  Erlijioa edo Aukerakoa ematea ez da ikasleriaren kreentziaren arabera, egin duten aukeraren arabera doa. Begira, Erlijio irakasgaian badaude ikasleria sinestuna, agnostikoa eta ateoa eta egoera hau normaltasunez bizitzen da, elkarbizitza, aniztasunetik hartuta erlijio gertaeraren irakaskuntza errazten du eta bizitza eta jakintasunean egiten diren ekarpenekin denok aberasten gara.
(2)  irakasleei beste irakasgai batzuk ematea uzten zaie, baina urteak eman ondoren era injustu batean, horretarako gaitu-eza izaten. Berdin gertatu zen Latineko irakasleriak Hizkuntza Espainola emateko edo Matematikakoak Informatika emateko. Habilitazioak eta afinak irakasleria guztientzako dira. Beraz, baita ere Erlijio irakasleriarentzat. Administrazioak giza errekurtsoak optimizatu behar ditu.
(3)  Erlijio Irakasleriaren baldintzak legalak dira eta beste irakasleriaren lan egoerak bezalakoak (funtzionarioak, interinoak, ordezkatzaileak, …) Talde bakoitzak “bere bidea” egin du. Erlijio irakasleriak adjudikazio publikoen bitartez: Eusko Jaurlaritzen zerrendetatik, non kolektibo honek baremazioak dituen, antzinekotasuna eta akademikoki duen formakuntza irizpide direlarik.
B) Legeari errespetua dela eta, pare bat gauza. Bat, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zuzendarientzat eta Hezkuntza Departamentuarentzat. Gogora dezagun Erlijio Irakaskuntzak eskola publikoan, zalantzarik gabe, lege oinarriak dituela eta legeztatuta dagoela Estatuaren laikotasunean ere. Ez dugu Europara begiratzea baizik hau ikusteko: Erlijioa europar eskola publikoan dago. Eta Batxilergoan Erlijio eta Aukerakoa ematea onartuta dago artikulu berberean Goi mailako Tribunalaren sententzia batean ere.
Erlijioaren egoera legala kontutan izanik, Erelgunetik, Administrazio publikoak ordaintzen eta kontratatuta dauden funtzionario, langileek, era berezian publikako sarearen Lehen eta Bigaren Hezkuntzako zuzendariek, bete dezatela puntuz puntu eskatzen dugu. Legea, beraien soldatari eskubidea ematen duen berbera betetzea. Zeren ez betetzeak salaketa legala ekartzen du. Batxilergoko irakasleriari utzi Erlijio edo Aukerakoa era librean aukeratzen.
Eusko Jaurlaritzako Departamenduari bere legeak eta zuzenbide antolamendua bermatzea eskatzen diogu.

FORO ERELGUNE
erelgune@yahoo.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario