martes, 23 de mayo de 2023

ESKOLA LAIZISTA BATEN ALDEKO DEFENDATZAILEENTZALEEI ERANTZUNA.

 

Ramiro Pascual

ASOCIACION FAMILIAR BAGARA-BAGARA GURASO ELKARTEAren presidentea

bagaraelkartea@gmail.com

Udal, Foru etaAutonomia hauteskundeen denbora honetan (hainbat autonomia erkidegotan),laizistak gurutzadarekin jarraitu dute komunikatu erasotzaile bat argitaratuz Erlijioaikasgaia bezala ikasgeletan egotearen aurka ardatz izanik.

Diotenez, Irakasgai honen presentzia agintari erlijiosoen pribilegio anakronikoa da, eta Konfesioekin egindako Akordioek derrigorrezkoa egiten duenez, Akordio horiek salatu eta ondoriorik gabe utzi behar dira.

Gizarte-Eragile horiek Europako hainbat herrialdeetako Konstituzioek eskubidea dela ikasleei kalitatezko hezkuntza eta hezkuntza integrala izan dezaten diotela “ahaztuta” dute, pertsonaren dimentsio guztiak, beraz dimentsio erlijiosoa edo transzendentea ere barne dagoelarik, ikaslego guztien kultura-analfalbetismoa orokorrean eta analfabetismo erlijiosoa bereziki saihesteko asmoarekin. 

 

             
Izan ere, Espainiako Konstituzioan argi uzten du familiek eskubidea dutela bere seme-alaben hezkuntzan eskolako erlijio-prestakuntza izateko, duten erlijio-sinesmena kontutan izanik.

Zoritxarrez, hainbat eragilek (sindikatu, guraso-elkarte federazioa eta irakasle eta ikasleen elkarteek, bataz beste) antolatutako akelarreak Erlijio Ikasgaia Hezkuntza sistematik kentzeko eskaerarekin, “Konstituzioaren aurkakoa eta anakronikoa” dela argudiatzen dute eta berriz argudio berdinekin! Beraz ez da berria. Eskaera zabaltze dute, bai Erlijio konfesionalaren irakasgaia desagertzeko modalitate guztietan (Katolikoa, Islamiarra, Ebanjelikoa), bai modalitate akonfesionalean edo kulturalean ere. Etorkizunean egongo diren belaunaldiak erlijio-anafalbetismora kondenatzera, hori da lortu beharreko lorpena.

Erlijioaren irakasgaia doktrinatzailea dela salatzen dute. Erlijio irakaskuntzan ezin da Katekesiarekin nahastu, Eskolan ezin da eman katekesirik, beraiek ere esaten duten bezala. Ados gaude Eskola ez dela adoktrinamendu tokia, ez erlijiosoko, ez politikoko ezta ere ideologikoa.

 

Erlijio Irakasgaiak Gertakaria Erlijiosoa, gizakiona dena, irakasten da. Garaiaren hasieratik , gizakiok Zuzenbide Naturala ezagutzetik bizi gara. Konfesio Erlijioso ezberdinen arteko aldeak txikiak dira, eta ematen du indar horien jatorria bilatu behar dela eta zalantzak edo beldurra izan arren, haien babesa bilatzen dela. Ezin diogu gure historiari bizkarra eman edo nahi duguna kendu: ezin da gure munduaren historia azaldu, ez baitakigu gizateriaren historian izan diren gerren ehuneko laurogeita hamar erlijio-gaiek sortu dituztela. Ostrukaren politika egiten saiatzea da erosoena.

Duten ezjakintasunak eraginda herrialdeetako laizitatea aldarrikatzen dute, gurasoek seme-alabentzako nahi duten heziketa emateko eskubidea eta askatasuna urratu nahian, ezjakintasunaren ondorioz. 1948ko Abenduan Eskubide hauek Giza Eskubide Unibertsalean ere jasota daude. Jarraitzen dute Karl Marxen bi idazkietan oinarritu eta geldirik jarraitzen dute: Das Kapital (1867) eta Das Manifest der Kommunistischen Partei (1848). 1917 eta 1989. Urteen artean gertatutakoa nahiz eta ikusi, Aurrerakuntza eta Progresuaren eragileak bezala aldarrikatzen dute bere burua, baina inmobilismoak horrek beraien aldarrikapenak eta eskariak berdinak izateak eragiten du.

Deigarria da gurutzada laizista honetan klaseko sindikatuak eta irakasleen sindikatu korporatiboak egotea. Sindikatuak beharrezkoak dira, zalantzarik gabe, baina erabat aldatu behar dira, benetako indar bihurtu behar dira besteren konturako langilearen edo soldatapekoaren defentsan. Horretarako, alderdiko sindikatu izateaz ahaztu behar dira. Gogoratu behar da 1985ean Alemaniako metalurgia-sindikatuak, IG Metalek, zortzi milioi eta erdi afiliatu baino gehiago zituela, eta bere gobernu-exekutibako kideek Alemaniako siderurgia- eta metalurgia-enpresa handien administrazio-kontseiluetan esertzen zirela. Independentzia horrek balio erantsia ematen zien, enpresariek aintzat hartzen eta errespetatzen zutena. Espainiako Estatuan, bake soziala gobernuan dagoen alderdiaren mende dago (kontserbadorea edo aurrerakoia). Estatuko Aurrekontu Orokorrek kopuru handiak ematen dituzte sindikatuak mantentzeko, eskualde autonomikoetatik eta, kasuren batean, udaletatik ere dirulaguntzak jasotzen dituztelarik. Egia esan, sindikatu bertikalak izaten jarraitzen dute, kide izateko derrigortasunik gabe,  diktaduran bezala, aurrekontuak elikatutako manarekin mantenduta baizik. Nor ordezkatzen dute? Langileek aukeratutako ordezkari-kopuruaren araberako indarrarekin, pertsona serio bat lotsagorrituko lukeen parte-hartzearekin.

Guraso Elkarteen federakuntzek ere harritzen gaituzte. Tristea da Guraso Elkartearen (IGEko) presidentzian daudenak  familia bazkideen kontra egotea. Estatuko familiak, gehien bat Erlijio Irakasgaia eskatzen dute bere seme-alabentzat hezkuntza integralaren formakuntzaren  alde garrantzitsua ikusten bait dute. Nahiz eta familien eskaeraren kopurua txikia izan hezkuntza integral eredu honetan, gutxienengoa izanik ere, errespetatuak izan beharko ziren, ez Konstituzioak, Nazioarteko Akordioek edo Konfesio Erlijioso ezberdinetako kolaborazio Akordioek diotelako baizik eta ikaslego guztiak gizarte konpetentzietan trebetasuna lortzeko eskolaren mandatu bat delako. Eta konpetentzi Espirituala bat gehiago da. Datozen belaunaldietan erlijio analfabetismoa bultzatzea ez da konponbidea, izatez arazoa handitzea da, irakaslegoari baliodun ezagutza bat kentzena da, hainbat pertsonentzako eta gizarteentzako funtsezko edo esanguratsua den gertaera bait da.



Gure ustez, gizarte-eragile horiek ezjakinak dira, baina aseezinak. Bi helburu bete nahi dituzte, bata politikoa, patroi-nagusi handia dutelako, gobernuan dagoen alderdia, eta bestea praktikoa. Sare Publikoa gobernuaren ekimena da, zuzendariarengandik hasi eta garbiketaren azkeneraino funtzionarioak edo azpikontratatuak dira, Administrazio Publikoak ordainduak (zergadunak). Lehen Hezkuntzako ikastetxeak udalarenak dira, eta tokiko aurrekontuei eusten diete. Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeak Autonomia Erkidegokoak dira, eta aurrekontu autonomikoen kargura daude. Ekipamenduak erakunde autonomikoen menpe daude. Itunpeko Sareak bere kostuaren portzentaje bat jasotzen du: % 25 eta % 50 artekoa kontzertuaren bidez. Bi kasuetan, ikasleak Espainiako gizartea irudikatzen aniztasuna erakutsiz. Hala ere, Hezkuntza Sailek Sare Publikoan eskatzen dituzten baldintzak betetzeko ekipamendua eta mantentze-lanak diru publikoak estaltzen ditu, eta horren zati bat herritarren zergetatik dator.
Zergak herritarren, herritar guztien, eta ez interes jakin batzuen beharrak asetzeko erabili behar dira. Horregatik, familia batzuek Erlijioa irakasgaia eskatzen badiete eskolei, beren seme-alabek hezkuntza integrala izatea nahi dutelako, administrazioek baliabide (bai materialak eta bai giza-baliabideak) hornitu behar dizkiete, eskubide hori babes dezaten.
Sentitzen dugu gurutzada laizista horrek familien eskubide hori murrizten saiatzea ahalik eta baliabide gehienekin.

Gizarte-eragileak Europara begiratzera animatzen ditugu. Herrialde gehienetan Erlijioa irakasgaia beren ikasketa-planen barruan sartzen da, hezkuntza integrala eta kalitatezkoa lortu nahi duen eskolak beraren premia duela ikusirik. Europako herrialde gehienetan, behar horrek ez du eskatzen konfesio erlijiosoekin akordiorik, gizarte heldu horiek ulertzen dutelako gertakari erlijiosoaren garrantzia, eta uste dutelako pertsonen dimentsio erlijiosoa behar bezala ulertu eta aztertu behar dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario