Laikotasunaren eta kontzientzia askatasunaren nazioarteko egunean (Abenduaren 9a) erakunde ugari daude aldarrikatzen dutenak Estua eta gizakiaren independentzia erlijioaren influentziatik at bermatzen duen gizarte eta hezkuntza bat, eta horretarako aldarrikatzen dute gertaera erlijiosoaren ikasketen eta edozein erreferentzia erlijiosoaren desagerpena.
Hala ere, gogoratu behar da eskola publiko laikoa Administrazio Publikoak kudeatzen duela, eta curriculuma eta metodologia, pedagogia, deskribatzaileak, irteera-profila, ebaluazioa,... kanpoko erakunderen baten interferentziarik gabe (agintari erlijiosoa kasu honetan) kudeatzen duela.
Batzuek zalantzan jartzen dute egungo Euskal Eskola Publikoa benetan laikoa den, bere baitan baitago Erlijioaren irakasgaia eta honen desagertzea eskatzen dute. Hau da, defendatzen duten eredua eskola laiko estua eta murriztua da, baztertzailea, non familiei seme-alabentzat hezkuntza integralaren eskubidea ukatzen duena, pertsonaren dimentsio guztiak, erlijiosoa edo transzendentea barne onartzen ez duena.
ERELGUNE Forotik uste dugu erlijioa ez dela eskolatik atera behar, modu egokian eskaintzen den irakasgaia baita, hau da askatasunez aukeratuz, beste irakasgaiekin batera LOMLOE Legeari buruzko Dekretuan agertzen den bezala, non etapa bakoitzeko irakaskuntzak ezartzen diren eta argi eta garbi adierazten den ikastetxeek nahitaez Erlijio ikasgaia eskaini behar dutela eta ikasleentzako borondatezko hautaketa izango dela
Erlijio Irakasgaia Europa mailan normaltasun osoz ematen den ikaskuntza bat da nazio gehienetan, ikasketa planetan dago edo derrigorrezko materia bezala edo askatasunez aukera egiteko moduan nahiz eta eskola edo nazioa laikoa, akonfesionala edo konfesio erlijioso ezberdinetako nazio erlijiosoa izan.
Beste alde batetik, gaurko Euskal Eskola Publikoa laikoa dela, Administrazio Publiko baten parte bait da, Erlijio irakasleria ikastetxeko Irakasleriaren klaustroan txertaturik dago eta Administrazio Publikoak kontrataturik prozedura erregulatu eta Euskal Erkidegoko Buletinean idatzita agertzen dena.
Vatikanoarekin akordioak izateak ez du erlijioaren irakaskuntza irakasgaiarekin, curriculumari deritzo eta aukerako irakasgaia da. XXI. Mendeko Hezkuntzari buruz hitz egiten ari gara non Hezkuntza Dekretuaren eranskinean ezartzen dira ideiak eta
Gizakiaren adierazpenen aniztasuna, erlijioaren irakaskuntza gizarte zientzien arloko jakintza eremukoa bezala eta gertaera historikoak, kulturalak, adierazpen artistikoak eta abar ulertzen lagundu dezakeena.
Irakasgai batean doktrinatzeko aukerari dagokionez gizarte zientzietan eta gizarte zientzietan kokatzen den aukera askeko ideien aniztasunak logikarik ez duela diogu, hau da errusiera edo ingelesa bezalako hizkuntza bat irakasteak eta inguru horretako kultura eta adierazpenei buruz hitz egiterakoan Herrialdeetako Gobernuei buruzko ideien adoktrinamendua egiten dela esango bagenu bezala da.
Hala eta guztiz ere, ados gaude eskola ez dela edozein doktrinamendu motarako, ez erlijiosoa, ez politikoa, ez ideologikoa. Adoktrinamendu mota guztiak eskolatik desagerrarazi behar dira, eskolatik neutroa izan behar bait da. Katekesia ez da Erlijioa irakasgaia ez da katekesia, eta eskola ez da katekesiaren lekua, gertaera erlijiosoaren eta gizartean duen ondorioaren eta etikaren tokia baizik. Eerlijio irakasgaia ikasketak eta jakintzara irekita dago, irakasgai guztiak bezala. Argi izan behar dugu adoktrinamendua ez dela eman behar ikastetxeetan, inongo irakasgaietan.
FORO ERELGUNE
erelgune@yahoo.es